Tira, amaitu egin da hamar@2010 bozketa, eta herriak hitz egin du (152 herritarrek, hain zuzen ere). Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!
- Dokumentalak.com. Argia.com/multimedia barnean, euskarazko dokumentalak bildu eta ekoizleak euren lanak digitalizatzera animatzeko sortutako kanala. (43%, 66 bozka)
- Berriketan.info. Berria Taldeak sortutako informazioaren inguruko sare soziala. Albisteak, kazetariak eta herritarrak nahasten dituen sare soziala (38%, 58 bozka)
- Tokitan Telebista. Bidaien inguruko web telebista, “bidaiari txikientzako abentura handiak” biltzen dituena. (32%, 48 bozka)
- Kortoak.com. Argia.com/multimedian Euskal Herrian egindako film-laburrak biltzeko sortutako kanala. (26%, 39 bozka)
- Umap. Euskarazko twitter mezuen batzailea eta informazioa biltzen duen errobota. (24%, 37 bozka)
- Euskalherrian.info. Berriak jaso, antolatu eta hedatzeko sistema osoa martxan jarri eta eduki guzti horiek deszentralizatu eta bisibilizatzen dituen tres (24%, 37 bozka)
- Albisteak 2.0 saioa, internet, telebista eta parte-hartzea sustatzen duen saioa. (24%, 36 bozka)
- Gaurko Hitzaren bigarren urteurrena dela eta, Maite Goñik egindakoa, hainbati bideoak zintzilikatzeko eskatuz… eta lortuz! (19%, 29 bozka)
- Gure memetxoak Twitterren: #Hitzokei, #teknopatafacts… (19%, 29 bozka)
- Topatu.info (17%, 26 bozka)
- Independentistak.net (16%, 25 bozka)