Batzuen oporretako plana aire librekoa da, baina teknopaton artean asko izango dira plan etxekoiagoak ere egiten dituztenak. Horietarako moduko trmankulu ezin hobea dakargu gaurkoan: pilarik behar ez duen telebistarako kontrola!
RH56 telekomando unibertsal horietako bat da, berezitasun ageriko bat daukana: nekez topatuko diozu ezelako pilarik sartzeko zirrikiturik. Uda osoan sofatik altxatu beharrik izan ez dezazun, RH56k erruleta moduko bat du. Hari eraginez kargatzen da gailua, eta horrela ez duzu txinoen dendara jo beharko pilak agortzen zaizkizunean.
Teknikaren mirari hau erabat eco-friendly da, beraz, eta energiaren kontsumo arduratsua egiten du. Eta onena! 11 euro baino ez du balio!!!