Kolaborazioak

Segurtasuna interneten

“Aizu Joxe, emango zenuke ordubete inguruko hitzaldia interneteko arriskuei buruz?” Halaxe galdetu zidan duela hilabete inguru Aritzak, Kultur Kabiako sheriffak. Ezetz esaten ikasteko ikastaroa egitekoen artean daukat oraindik, eta ondorioz, baietz esan nion. Gerora jakin nuen nerabeei zuzendutako kontua izan behar zuela (nerabeak, mustro ikaragarri horiek, glups!), eta batez ere gauza praktikoei begirakoa.

Eta bizpahiru datu horiekin, gaur joan naiz, MacBooka besapean hartuta, Sodupeko Kultur Etxe esteinatu berri eta ezin dotoreagoa. Inguru ederra da, paseo luze-luze batean. Han izan dut zain Amaia, Enkarterrietako Euskara Teknikaria, bertan duela hilabete batzuk eman nuen blog ikastaro batean ikasle aritutakoa.

Eta, enfin, goizeko hamarrak zertxobait pasata iritsi dira Kultur Etxearen ondoan dagoen ikastetxeko 40 bat ikasle, bi taldetakoak, euren irakasleekin. Identitate digitala, birusak, intimitatea, troianoak, phishinga, software librea… ahal dudana azaldu izan diet ordubete horretan, asteburuan landutako buru-mapa honetan oinarrituta:

Hori atseginago bihurtzeko, hainbat ideia eta albisterekin nahastu eta aurkezpen -ustez- ikusgarri batean jartzen saiatu naiz:

  • Internet ez da arriskutsua, arriskuak dituen arren (Japonian hiru lagun hil zituen masajeadore elektrikoaren adibidea jarri diet)
  • Seguru ibiltzeko klabea norbera dela ere kontatu diet
  • Informazioa konpartitzerakoan, zer eta norekin konpartitzen duten kontrolatzearen garrantziaz aritu gara. Atzo bertan Kanadako neska bati gertatutakoa komentatzen egon gara. Nire harridurarako, eztabaidatxoa sortu da horren inguruan, gaizki aritu dena neska ala haren jefea izan den.
  • Harritu nauten beste kontu batzuk:
    • 40 ikasleetatik, 30 inguruk dute perfila Tuentin (FaceBooken dozena batek-edo), eta haiek komentatu didate kontrolatu egiten dutela haien informazioa nork ikus dezakeen eta nork ez, eta benean ezagunak dituzenak soilik onartzen dituztela lagun gisa. Espero nuena baino zentzudunagoak dira zentzu horretan.
    • Ikasleetako askok Firefox eta/edo Thunderbird erabiltzen dutela esan dute. Euskaraz batek ere ez ordea :(
    • Irakasleak ahozabalik ikusi ditut, oharrak hartu eta hartu :) Haietako batek eMule etxean instalatzeko laguntza eske ere etorri zait amaitutakoan! o.O

Badakit honelako aurkezpenek ezer gutxirako balio dutela horrela, ‘a pelo’, baina tira, baten batentza erreferentzia gisa balio badu, hor dago erabilitako aurkezpena. On egin!

4 iruzkin
  • aitzol
    aitzol
    2009(e)ko azaroak 26 at 08:59

    Buru-mapa eta aurkezpena erreferentzia polita dira ikasleekin gaia lantzeko. Hori bai, aurkezpenean egon ez izanaren penaz gelditzen gara.

    Milesker!

    Reply
  • dabid
    2009(e)ko azaroak 26 at 09:20

    Aupa Joxe! Oso aurkezpen interesgarria iruditu zait, nik agian pasahitzen inguruko zerbait gehituko nion, ez asko, 16 karakter alpha numeriko… Betikoa :)

    Baina oso ondo geratu zaizu eta oso gai interesgarria da mundu honetaz asko ezagutzen ez dutenentzako, seguru inoiz aurkezpena erabiltzen dudala…

    Zorionak! Ondo segi!

    Reply
  • @ainhoaeus
    2009(e)ko azaroak 26 at 13:22

    Aupa Joxe!

    baina ze ederki etorriko zaidan post hau ikastolan egiten ari garen lanerako! Pentsatzen ari naiz antzeko bat muntatzea bideojokoen inguruan. c-all right reserved ala cc-by-nc-sa izan daiteke?

    Lan polita! Mila esker!

    Reply
  • Joxe
    2009(e)ko azaroak 26 at 21:47

    Eskerrik asko guztioi!

    Materiala cc-by-sa lizentziarekin zabaltzea nuen buruan, baina badirudi ahaztu egin zaidala nonbait hori azaltzea, e Ainhoa? ;)

    Slidesharetik Apple Keynote programarako bertsioa deskarga daiteke zuzenean. Powerpointera esportatu dut eta errore batzuk eman dizkit, baina moldaketak egiteko oinarri baliagarria izan daiteke. Hemen egongo da eskuragarri igotzen amaitzen duenean. Moldaketarik eginez gero, eskertuko nizueke hemen erreferentzia uztea. Mila esker!

    Reply
  • […] Aurrekoan emandako hitzaldia asko gustatu omen zen Enkarterri aldean, eta lehengo astean beste bat enkargatu zidaten, oraingo honetan sare sozialen arrisku espezifikoen ingurukoa. 12-14 urte bitarteko 60 bat ikaslerekin egon nintzen, 30 bat laguneko bi saiotan banatuta. Aurrekoan bezala, pentsatu dut aurkezpena bera hemen uztea, baten batentzat inspiragarria izan litekeelakoan, eta harekin batera, bi saio horietan hartutako hiruzpalau ohar azkar. […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.