Haritz Rodriguez, Ana Malagon eta Goio Telletxearen txanda izan da gaurkoan Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogarien tartean. Pasa den astean bezala, eta datorren ikasturte osoan bezala, 11:30etan hasi da tartetxoa. Komentatutako gaien artean, honako hauek:
- A Gripe ditxosozkoa, eta Teresa Forcades moja katalanak egindako bideoa, haren inguruko montajea salatzeko.
- Zazpi hilabeteko haur tuiterlariaren kontua. Aitak twitter kontua zabaldu dio eta ordenagailu parean uzten du teklatua ‘aporreatzen’. Hori prekozidadea!!!
- Twitter itzultzeko deia. Twitter kudeatzen duen enpresak laguntza eskatu die erabiltzaileei aplikazioa beste hizkuntza batzuetara itzultzeko. Kontuak eztabaida piztu du sarean: noraino egon behar dugu prest multinazional batentzat dohainik lan egiteko? Aurrekoan ere esperientzia garratzak izan ditugu horrelakoekin.
- Bilblogari, Bilboko gazteei zuzendutako blog lehiaketa.
- Zaragozako auzo berri batean bideojolasetako pertsonaiak erabil litzakete kaleei izenak jartzeko.
- Espero ez diren eskutitzen inguruko hausnarketatxoa ere bai, batez ere tono inpertinentean datozenean! :)
Hori (eta askoz gehiago ere), hemen behean klik eginda entzuteko moduan.
Podcast: Play in new window | Download (22.7MB)
Harpidetu! RSS
Aupa !!
Entzun dudanez gazte txatelaren kontu horrek ez zidan niri bakarrik afektatu !!
Barregarria nere abizenarekin izan dituzten arazoak. Abizen honek gainera badu bere historia : http://www.atxukale.com/blogak/tolon/arreitunandia-arroita-onandia-edo-arroitaonandia
Ondo segi. ;)
Iepa Joxe!
Eskerrik asko beste behin ere irratsaioa sareratzeagatik.
Kanape Komandoko triadak beti bezala, geure estiloan ibili gara, nahas mahas… ;)
Portzierto, etxera buelta gindoazela, Miramondik Anoetarako aldapan, hildako katutxo bat gurutzatu dugu errepidean. Ez da txantxa! Mwahahaha!