Espero zitekeen bezala, blog honen irakurleok online ematen dituzue oporrak. Horixe da teknopatometroko 5. inkestaren emaitzen ondorio nagusia. Galdera zen ea oporrak online ala offline pasatzen dituzuen, eta erantzuteko BOST aukera zeuden. Bakarra geratu da botorik jaso gabe: “guztiz offline” zioena, hain zuzen ere. Gainontzeko emaitzak, honela banatu dira:
Esan beharra dago oporren eragina nabaria izan dela teknopatometro honetan: 28 erantzun jaso dira, inoiz baino gutxiago… non zaudete?!? Bidali postalen bat!!!