Errezeta sinple-sinplea dakarkizuet gaurkoan, udan ere musika eroso-eroso eta moda-modan entzuteko*:
- Hartu aurikular estereo batzuk
- Kendu kablea, eta gehitu bluetooth bidezko konexioa
- Erantsi eguzkitarako kristal ilunak
- Voilá! Hortxe musika entzuteko eguzkitarako betaurrekoak!!!
Honako hauek Motorola O ROKR dute izena, eta online eros daitezke 349$ (≈243€) ordainduta (bidalketa gastuak aparte, noski!).
* Fabrikanteeek gomendatzen dute buruan janzteko kasko bat ere erostea, inguruko jendea batzuetan harriak botatzen ere hasten da eta…