Uda, beroa, euli ezin astunagoak… …imajina dezakezue euliak akatu eta gainera haietatik argindarra ateratzeko makina bat? Inglaterrako James Auger eta Jimmy Loizeau diseinugileek bai. Carnivorous robots —errobot haragijaleak— asmatu dituzte: etxeko zomorroak, arratoiak eta antzekoak akatu eta energia bihurtzeko gai diren etxerako gailuak.
Ondoko erloju honek, esate baterako, euliak erakartzen dituen zinta birakaria du. Zintak euliak erakarri eta ‘liseriketa’ egiten duten erregai zelula batera eramaten ditu, funtzionatzen jarraitzeko (eta euli gehiago akatzeko) besteko argindarra sortuz.
Bestelako aldaerak ere badira, hala nola euliak jaten dituen lanpara, eta arratoiak jaten dituen mahaia. Puntu gore samarra badute, ezta? :P