Windows XP erabili/pairatu/nozitu/jasan behar duzuenok —askok behintzat— izurrite berri batekin egingo zenuten topo azken hileotan: spyware, birusak, harrak eta antzekoak nahikoa ez balira bezala, orain sistema bera ere portatzen da nahiko era biralean eta, egun batetik bestera, honen moduko abisu bat plazaratzen du pantailan, kentzeko modurik ez dagoena gainera:
Esango nuke laneko ordenagailuen %60an eta lagunen PC ‘domestikoen’ %95ean ikusi dudala mezu hori azken hiru-lau hilabetetan. Badirudi Windows XPren KB905474 eguneraketa dela sisteman txibatoa sartzen duena eta beraz kontuz ibili eguneraketak instalatzean!
Nik ere sufritu dut KB905474 horren ondorioak, Macintoshean VMWare bidez noizean behin erabiltzen dudan Windows XP Pro-ren kopian. Atzo bila ibili nintzen, ea soluziorik dagoen eta, efektibamente, egon badago, erraz askoa gainera. Hona ‘heriotzaren izarra’ desagertarazteko egin beharrekoak:
- Testu soileko dokumentu bat sortu
- Ondoko testua idatzi dokumentu horretan:
taskkill /im wgatray.exe Del c:\Windows\System32\WgaTray.exe Del c:\Windows\System32\dllcache\WgaTray.exe echo Windows Registry Editor Version 5.00 >%temp%\WGANFIX.REG echo. >>%temp%\WGANFIX.REG echo [-HKEY_LOCAL_MACHINE\SOFTWARE\Microsoft\Windows NT\CurrentVersion\Winlogon\Notify\WgaLogon] >>%temp%\WGANFIX.REG regedit /s %temp%\WGANFIX.REG del %temp%\WGANFIX.REG del c:windows\system32\wgalogon.dll del c:windows\system32\dllcache\wgalogon.dll
- Gorde testu hutseko artxiboa, nahi duzun izena eta .bat luzapena jarrita
- Egin bi klik sortu berri duzun artxiboaren gainean exekutatzeko
- Berrabiarazi ordenagailua
- Listo! Aio izar maiteaaaaa…
Niri, esan bezala Windows XP Pro batean ondo joan zait metodo horrekin, kopipega egiten ibiltzeko gogorik ezean, hemen eskegi dizuet nik sortutako .bat artxiboa, erabiltzeko prest. Gogoratu, hala ere, tentu handiz ibili behar dela aktualizazioekin, batzuetan tranpa dakarte eta!
Ale, on egin!
Joxe badakizu esaten ez badut ez nintzatekela ni izango…
Joxeren opzioa a deituko dugu, nirea b, hor doa:
…instala ezazue gnu/linux, ez du pireten aurkako abisaurik. Eta ordenagailua ongi funtzionatutko du :)
Ondo izan aspaldiko :P
@dabid Nolakoak zareten!!! :)
Dabidekin bat nator, eta gainera euskaraz!!
Irtenbide honek, suposatzen dut, hurrengo eguneraketa arte iraungo duela. Windows Updatek ez ote ditu berriz ere desegindako dena berriz ere jarriko?
@agonirena Ba idearik ez, baina arazoa persistentea bada, akaso soluziorik onena Dabidek eta Josuk proposatutakoa: LInux instalatzea, alegia :)
uffffff, ze pakea!
Eskerrika asko Joxe!
Ahal bezain pronto agur esango diot microsoft-i!
KAR KAR KAR!