Kristo guztia oporretan egon arren, guardiako blogariak ere badira Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Lehengo igandean Maite Goñi, Haritz Rodriguez eta Ana Malagon aritu ziren kontu-kontari irratiko armiarmekin batera. Gaien artean, ondoko hauek:
- Interneteko adikzioa, Olatz Simonen eskutik
- Frantziako HADOPI legea azkenean bertan behera geratu izana
- Angeles Gonzalez-Sinde Espainiako Kultura ministro berriaren ingurukoak
- UNESCOk martxan jarri behar duen Nazioarteko Liburutegi Digitala
Hori eta gehiago ere bai, betiko moduan, hemen duzue entzungai, edo EiTBren webgunean, edo ohiko iTunes zein RSS jarioetan. On egin!
Podcast: Play in new window | Download (26.0MB)
Harpidetu! RSS