ApliakTrikimailuak

Apertium hiztegiak zure poltsikoan

Badira hilabete batzuk Palm plataformaren erabiltzaile izateari utzi niola. Sistema moderno eta arinagoa topatuko nuelakoan erabaki nuen Windows Mobileri aukera bat ematea, eta egia esan esperientzia erdipurdikoa izan da.

Tartean behin faltan somatzen dut nire Palm zaharra, batez ere gaurkoa bezalako aurkikuntzak egiten ditudanean: egunotan programatxo bat atera da Palm Os sistemarako, OpenDic izenekoa, Apertium hiztegi irekiak erabiltzeko balio duena. Apertium OpenTrad ekimenaren atzean dagoen itzulpen motoreetako bat da, eta, aplikazio berriari esker, bere hiztegiak poltsikoan eraman daitezke noiznahi kontsultatzeko moduan.

Apertium hiztegiak hainbat hizkuntza paretarako aurki daitezke, besteak beste euskara-gaztelera, ingelesa-katalana, gaztelera-ingelesa, gaztelera frantsesa…

Instalazio pausuak oso errazak dira:

  1. Deskargatu OpenDic aplikazioa
  2. Instalatu aplikazioa bera eta harekin batera datorren SysZLib liburutegia zure Palm PDAn
  3. Aukeratu eta deskargatu instalatu nahi dituzun hiztegiak
  4. Instalatu hizteiak zure Palmean

Ukitu OpenDic aplikazioa eta, voilà

Eta Palm erabiltzen ez badut?

Apertium Java (TinyLex) hiztegia, Windows Mobilen exekutatzen
Apertium Java (TinyLex) hiztegia, Windows Mobilen exekutatzen

Bueno, egon zaitez lasai, beste aukera bat ere badago: Java bertsioak erabiltzea. Kasu honetan, futzionamendua zerbait desberdina da, aplikazioa eta hiztegiak batera jaisten baitira, baina gainontzekoan, erabilera berdin antzekoa da. Zure telefonoa Javarekin konpatiblea baldin bada, pausu hauek jarraitzea baino ez duzu:

  1. Aukeratu eta deskargatu erabili nahi dituzun hizkuntza pareak
  2. Transferitu artxiboak zure telefonora
  3. Erabili zure telefonoko Java interpretea hiztegiak ireki eta bilaketak egin ahal izateko

Gaurkoan bai kontu erabilgarria, e? Ez horregatik, bada! :)

Via: Enrique Benimeli
4 iruzkin
  • makilakixki
    2009(e)ko martxoak 11 at 20:33

    Ni oraindik Palm OS erabiltzailea nauzu, ez sistemaren arintasuna, xumetasuna eta zahartasuna maite ditudalako, baizik eta diruak, edo diruaren faltak, hala behartzen anuelako. Tira, gauza da denbora neramala nire Palm TX-erako fundamentuzko hiztegi baten bila. Eta badirudi topatu dudala. Mila esker!

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko martxoak 11 at 23:10

    Uau! Makilakixki jaunaren iruzkin bat!!! Ohorea da benetan, nire idoloa zara!!! :) (Eta orain are gehiago, Pam Os erabiltzailea zarela jakinda!!!)

    Reply
  • El rincón del tecnópata >> Diccionarios Apertium de bolsillo
    2009(e)ko martxoak 12 at 00:44

    […] OpenDic, con los diccionarios Apertium: Hide Player | Play in Popup | […]

    Reply
  • makilakixki
    2009(e)ko martxoak 12 at 21:42

    Zur eta lur eginda utzi nauzu. Warp Bortz irakurtzen duzula suposatzen badut ongi suposatzen dut? Ala beste Makilakixki bati buruz ari ahal zara (badakizu, gaur egungo produktu txinatarretan esklusibitaterik ez dagola). Edozein modutan, esan beharra daukat kristoren bloga daukazula muntatua. Nire blogerako ideiak biltzeko oso mamitsua (zure onespenarekin, noski). Zorionak eta agur bero bat.

    Reply
    • joxe
      2009(e)ko martxoak 12 at 23:24

      Galdetzea ere! Jakina irakurtzen dudana! Eta inspirazio iturri ere izan da AS-KO-TAN! Pilo bat gustatzen zait, baina hipnoapoak oraindik ez nau sekula seduzitu, zer egingo diogu ba! :P

      Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.