Trepetak

Zomorro mekanikoen erasoa

Lagun artean badugu ohitura bitxi bat: urtero-urtero opariak egiten ditugu elkarren urtebetetzerako, baina sekula ez urtebetetze egunean bertan. Emozionanteagoa izaten da horrela, sekula ez baitakizu noiz jasoko duzun oparitxoren bat. Niri joan den ostiralean tokatu zait jasotzea. Nire urteak azaroaren bian direnez, egia esan erabat ezustean harrapatu naute oraingoan, normalena izaten da nire urtebetetze ospakizuna apirila-maiatza aldera etortzea.

Zomorro mekanikoen erasoa 1 - teknopata.eusBaina ospakizunaren datak berak harritu banau ere, zur eta lur utzi nauena oparia bera izan da. Nire teknopatiaren berri badue lagunek, noski, eta oraingoan bete-betean asmatu dute: robot txiki bi oparitu didate, zomorro itxurakoak, izugarri politak. Txikiena, hor ezkerrean ikus dezakezuena, HEXBUG DELTA da (izen propioa jarri beharko diot ba!). Piztuz gero, ibilian hasten da, eta antenekin oztoporen bat ukitzen duenean, atzerantza egin eta ibilbidea aldatzen du. Soinu ozenen bat entzunez gero ere (txalo bat, esate baterako), atzeraka egin eta norabidea aldatzen du.

Zomorro mekanikoen erasoa 2 - teknopata.eusBigarrena, HEXBUG WORM, handixeagoa da, eta infragorri bidezko urrutiko aginte txiki baten bidez funtzionatzen du. Aginte horren bidez, atzera edo aurrera egiteko zein biraka hasteko agindu ahal zaio trasteari eta, gezurra badirudi ere, OSO entretenigarria da jostailutxoa. Hoz eskuman duzue argazki bat (promoziokoa, bai). Berdea baino, gris iluna da niri oparitu didatena, baina tira, oso-oso polita, eta oso-oso geek-a ere bai!

Bideotxo bat grabatu dizuet inbidia apur bat emateko, ikusi, ikusi!

2 iruzkin
  • haritz
    2008(e)ko azaroak 25 at 13:56

    Aupa Joxe!
    Bai polittak katxarroak…
    Eta oparia urtemuga datatik kanpo egitearena ere ideia ona iruditu zait!
    Nik (nahiko desastrea izaki) beti jartzen dut aitzakia gisa, ez naizela opariak data seinalatuetan egitearen aldeko. Alegia, askoz ere politagoak direla opariak ustez oparia egiteko arrazoirik ez dagoenean!

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko azaroak 26 at 21:26

    Aupa Haritz!

    Bai, bai, datatik kanpo egitearena izugarria da… geu ere horrelaxe hasi ginen, apuntatu ezean (eta batzuetan apuntatuta ere) ahaztu egiten zitzaikigula bakoitzaren urtebetzearen datak, eta beno, azkenean barra libreko ‘sistema’ adoptatu genuen. Gainera, nola azkenean irisen den momentu bat non ez dakizun baten urteak ospatu dituzun ala ez, beti izaten da parrandarako aitzakia! :)

    Aurten Kameratoira ezin etorri, ezta? :(

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.