Californiako Berkeley unibertsitateko ikerlari talde batek azaldu duenez, material berri bat garatu omen dute, argi-izpiak objektu baten inguruan desbideratuz objektua ikusezin bihurtzeko ahalmena duena.
Arazotxo txiki bat beterik ez dago: momentuz behintzat, material hori oso eskala txikietan baino ezin izan da sortu, metro baten bilioren gutxi batzuetako tamainarekin. Hala ere, ikerlarien ustez, litekeena da nanomateriala sortzeko erabilitako oinarriak eskala handiagoetara ekartzea eta lagun bat ezkutzatzeko besteko tamaina ere lortzea. Horretarako asmorik izanez gero, lortzea denbora kontua baino ez da, oinarri teknologikoa sortuta baitago.