Errealitateak fikzioa gainditzen du, onartu beharko da: Espainiako Moron de la Frontera herrian pasarte… umm… gogoangarria, –bai, hori izan daiteke hitza– bizi izan dute duela gutxi, alkateak udalbatzaren ezohiko bilera deitu duenean… zertarako eta ama birjina ohorezko alkate izendatzeko!
Baina txarrena ez zen izan ezohiko batzarra deitzea, ezta egitea ere… txarrena da udalbatzak onartu egin zuela proposamena, eta harez geroztik ama birjina dela Sevillako herri horretako ohorezko alkatea. Erabakia hartu zen pasartea ere ikusteko modukoa da:
[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=M4IGuA0Dtao]
Espainia sakoneko kontuak, bete-betean, bai. Enpin, gauza da, proposamenak arrakasta eta zabalkundea izango ote duen beldurrez, Albaceteko lagun talde batek kanpaina berezia abiatu duela, irailean ospatzen dituzten jaiak gure artean azken boladan hainbesteko sona hartu duen Enjuto Mojamuto bera hango ohorezko alkate ere bihurtzeko, ama birjinak baino hobeto egingo duelakoan.
Eta, pentsatzen hasita, agian ez da ideia txarra, e? Ibarretxeren ordez lehendakari jartzeko ere, nik neuk ez nuke lehenengotan baztertuko…
Enfin, hamaika ikusteko izena berreskuratu beharko dugu ba!