Sailkatu gabe

Euskaldun izatea zein nekeza den…

“Me voy a Cuenca” esaten zuen Coque Mallak 1994ko Todo es mentira pelikulan, inguruarekin nazkatuta zegoela eta ihes egiteko gogoa ematen ziola adierazteko.

Euskaldun izatea zein nekeza den... 1 - teknopata.eus

Azken asteotan, behin baino gehiagotan akordatu naiz esaldi horrekin. Pelikularen izena ez nuen gogoratzen eta Googlen bilatu behar izan dut. Sarriegi izan ditut azken asteotan Cuencara joateko gogoa. Egoera hau ez dago luzaroan aguantatuko duenik. Ez osasuntsu, behintzat.

Mesedez, ez gaitzala inork salba, ez batzuengandik, ez besteengandik ere. Moldatuko gara gure kabuz. Benetan.

  • Teknopataren txokoa > Moldatuko gara, benetan
    2008(e)ko abenduak 3 at 21:13

    […] Berriz ere alde egiteko gogoa. Berriz ere adierazpenak, kontra-adierazpenak, gaitzespenak eta gaitzespen ezak dantzan. Eta beste espaloi bat odolez bustita. Beste alproja bat —71 urteko aitona bat, esango didazue!— zerraldo.  Beste martiri bat gure aurkako kausarako. Ale, denak libreago. […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.