BlogosferaTrikimailuak

Beste Youtube bat posible da

Pentsa zenbat hobetuko litzatekeen Youtube bideo zerbitzua bideoak aukeratu eta bata bestearen atzean ikusteko edota gustukoenak ordengilura jaisteko aukera emango balu…

Ona, ezta? Tira, ba horixe da, hain zuzen ere, iDesktop webguneak ahalbidetzen duena. Ordenagailuan ezer instalatu beharrik gabe, Youtuberen bideoak beste era batera erabiltzeko aukera ematen digu.

iDesktop.tv - Hasiera orria

PlaylistYoutuben bezala, iDesktopen ere egin daitezke eta, esan bezala, bideorik gogokoenak erreprodukzio zerrenda batean jar daitzke, bata bestearen atzean ikusteko. Oso aukera erabilgarria ‘telebista kartara’ osatzeko. Baina onena, zalantzarik gabe, ikusitako bideoak norbere ordenagailura jaisteko eskaintzen dituen aukerak: MP4, AVI, MOV. WMV, 3GP…

Eman begiradatxo bat, merezi du eta!

4 iruzkin
  • Iban Arantzabal
    2008(e)ko martxoak 21 at 00:09

    Ba gura nuke probak egitea… gura nuke youtubeko tag batzuk ekarri eta bideoak jarraian ikustea… baina posible da? Nik ez dut lortu. Login disabled eta updating server. Nonbaiten irakurri dut gonbidapenekin funtzionatzen dutela eta beta fasean harrapatu duenak zerbitzu hau ba gonbidapenak egiteko modua duela. Horrela da?

    Lortu duzu youtubeko playlisten bat edo faboritoen zerrendaren bat jarraian ikustea?

    Reply
  • haritz
    2008(e)ko martxoak 21 at 17:59

    Aupa Joxe:
    Interesgarria bai .Esango nuke gero eta joera handiagoa dagoela bideoak partekatzeko toki berriak sortzeaz gain, beste guneetan dauden bideoen gainean lan egiten duten aplikazioak ere. Honakoa adibide interesgarria da. Itxuraz, oso landua. Eta playlistarena oso erabilgarria izan daiteke, baita deskargena ere. Batez ere bideoak banan bana ikusi beharrean, benetako a la carte aukeraketa egin daitekeelako, adibidez, ordenadorea telebistari lotuta.

    Nik, kasualitatez, aurrekoan beste hau topatu nuen: Truveo. Honek ere beste webguneetan dauden bideoen gainean lan egiten du. Horietako batzuk bertan txertatuta edo “enbotatuta” ikus daitezke, beste batzuk ez. Hulu, eta Youtube bezalako partekatze tokietatik ez ezik beste toki askotatik “zurrupatzen” ditu. Euskaltubetik ez :( Bideo batzaile moduko bat da eta, bideoen Originalsignal. Alexari begiratzen badiogu behintzat, oso arrakastatsua, iDesktop baino dezente gehiago.

    Hamaika youtube dira posible…

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko martxoak 22 at 01:39

    @iban Ez dakit gonbidapen horien kontua hala den ala ez, neuk ere ez dut izena emateko aukerarik. Youtubeko playlistak ez, baina bertan bilatutako bideoekin zerrendak egitea oso erraza da: bideo bat ikusten ari zarela beste baten gainean klik egin eta automatikoki gehitzen da. Oso itxura ona duela iruditzen zait beta baino ez izateko.

    @haritz Oso ona Trueveo hori! Beharbada toketxo bat emanda Euskaltube ere jarriko lukete iturrien artean, ezta?

    Eskerrak bioi iruzkinengatik! ;)

    Reply
  • Iban Arantzabal
    2008(e)ko martxoak 24 at 13:51

    Joost ezagutuko duzue. Jarri daiteke lou reed-en bideoa, gero Etniarena… Joost-en, deskargatxo bat (doan) egin behar da, eta hori nekosoa izan daiteke erabiltzaile masa jasotzeko, baina flipatu egin dut dituen aukerekin. Eta Aipatutako bi adibideak komertzialak izan daitezke, baina mila gauzatxo daude dagoeneko telebista normal batean ez daudenak, telebistek ematen ez dituztenak, serie bitxiak, komediak, dokumentalak, filmak… Hori izan daiteke duen indarra. Artxibo handian hamaika programa zuk noiz ikusiko.

    Tangoa ondo dantzatzea gozada bat izan behar da, ba tango ikastaroak ere hamaika Joost-en:

    Baina, oraindik ez dut aurkitu non egin hau: Tag bat edo batzuk aukeratu, adibidez “gu_ta_gutarrak” eta bilaketa horrek ematen dituen emaitzak bata bestearen atzean ikusi ahal izan. Horrela, adibidez, gutagutarrak.eu blogean dauden gonbidatu guztiak zein beraiek kontzertuz kontzertu aukeratutako zati interesgarrienak bata bestearen atzean ikusteko aukera legoke. Adibide bat baino ez, baina aukera ona, ez?

    Ez duzue jakingo ba horrekorik egin daitekeen, ez? Hor bai, hor ikusten dut aurrerapena:

    Aukeratu zure gaia, zure gustuak… bilaketa egin… bilaketako emaitzen beste aukeraketa bat etan20-30 klip-ekin geratu (2 orduko saio bat egin daiteke horrekin) eta horiek denak ikusi bata bestearen atzetik.

    Akaso egina egongo da nonbait eta nik jakin ez (normalena). Baina ez badago aukera hori programarik deskargatu barik eskaintzen duenak erakutsiko digu, behingoz, gura dugun telebista ikusteko aukera dagoela eta gainera gura dugunean.

    Hortxe nik gura nukeen telebista.

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.