Teknopataren ajeakTrepetak

[eguneratua] iPhonea? Lar begiluzea neure gusturako

Eguneratzea:

Tira, bakoitzari berea badirudi Alemaniako webgune honetan probak egin dituztela sniffer batekin, eta probatu dituzten iPhoneek behintzat ez dutela IMEIaren antzarik duen daturik bidaltzen. Hala ere, ez zait gustatzen! Ez niri, ezta Alemaniako agintariei ere. Vodafoneren salaketa bati erantzunez, Alemaniako epaileek debekatu egin dute momentuz bertan iPhonerik saltzea, erosteko sinatu beharreko kontratua gehiegizkoa den aztertu bitartean…

 

Kontzeptu ezin hobea eta estetika aldetik ederra iruditzen bazait ere, aitortu behar dute Appleren iPhone delakoa ez zaidala batere gustatu. Hasiera-hasieratik atzera bota naute sistemaren izaera ultra-itxiak, Appleren erabateko kontrol nahia, telefono gisa dituen funtzio murritzak… Bere garaian hemen azaldu nuen (gazteleraz) zergatik ez dudan gustuko. Eta berdin pentsatzen jarraitzen dut.


Iphonea, kuxkuxeatzenLantzean behin, gainera, iPhonearen aurkako iritzia indartzera datorren albisteren bat edo beste aurkitzeb dut hor zehar. oraintxe irakurri dut, adibidez, Appleko laguntxoek iPhone bakoitzaren IMEI kodea eta erabileraren inguruko informazioa jasotzen dutela ezkutuan, trastetxoa sarera konektatzen den bitartean. Eguraldiaren berri jasotzeko ‘Widget’-ak, adibidez, erabili den iPhonearen IMEI kodea (bere eroslearen datuekin lotzen dena erosketa kontratua egitean) eta bere buruaren identifikazioa bidaltzen dituela Applera sarera konektatzen den bakoitzean, telefono sarea zein Wi-Fi konexioa erabili. Eta berdin burtsako azkioak jarraitzeko widgetak. Eta auskalo gainontzekoek.

Nik neuk ez dut ikusi, baina badirudi iPhonea erostean egin behar den hiru kontratuetako batean gutxienez, hauxe irakur daitekeela (gutxi gorabehera): “Applerekin harremanetan jartzean, baliteke guk (Applek) egoerari buruzko informazio pertsonala biltzea, hala nola zure izena, helbide fisikoa, telefono zenbakia, posta elektronikoa eta harremanetarako hobespenak; zure kreditu txartelaren informazioa eta dauzkazun Apple produktuen inguruko informazioa, hala nola haien serie zenbakiak eta erosketa data, eta soporte edo zerbitzuari buruzko bestelako informazioa”. Horrek, noski, eskubidea ematen dio Jobsen enpresari praktikan nahi beste datu biltzeko. Eta ez didazue ukatuko detaile itsusi samarra dela!

azaldu nuen (gazteleraz) zergatik ez dudan gustuko. Eta berdin pentsatzen jarraitzen dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.