Ez, ez da erotikugaorako sarrera, egon zaitezte lasai! Honezkero jakingo duzuenez, Applek goitik behera berritu du gaur iPod erreproduktore multimedien familia eta, izan ere, berrikuntzarik nabarmenena iPhone ditxosozkoak daraman ukimen pantaila berbera erabiltzen dutela da.
Hori dela eta, abizena ere jarri dio Applek iPod berriari… iPod Touch. iPhone aurkeztu zutenean “telefonoa duen iPod” bat zela esan bazuten, oraingo honetan kontrakoa egin dute: iPod Touch hori, arin azaltzeko telefonorik ez duen iPhone bat baita: 3,5 hazbeteko multitouch ukimen pantaila, wi-fi, Safari web-nabigatzailea, kontaktuak eta agenda kudeatzeko softwarea, kalkulagailua, YouTube erreproduktorea, iTunes multimedia erreproduktorea musika, bideoak, argazkiak… noranahi eramateko eta Appleren eduki dendan erosketak egiteko…
Aurkezpenean esan dute 8 eta 16 Gbko bertsioak egongo direla salgai, 299 eta 399 dolarretan, hurrenez hurren, baina noski, ikusteko dago eurotan nola geratzen den hori (truke tipo propioa erailtzen dutela uste dut, ejem). Eta bateriek 22 ordu ere irauten dutela audioa soilik entzuten… (Wi-Fia erabili barik izango da, diot nik!). EGUNERATZEA: iMamonek dioskunez, Espainiako AppleStore dendan 289 eta 390 eurotan agertzen dira! 8O
Aitortzen dut telefonodun bertsioa baino askoz erakargarriagoa egiten zaidala iPod Touch berria, baina tira, ez du egiten nire LifeDrive kuttunak egiten ez duenik…
A! Haiseran esan dudanez, familia osoa berritu du Applek: iPod Touch horrez gain, iPod Nanori ere pantaila handiagoa jarri diote bideoak ikusi ahal izateko, eta aldaketa nabarmenak egin dizkiote interfazean , baina betiko gurpilarekin maneiatzen da. Giga bateko Shuffleari koloreak aldatu dizkiote eta, borobiltzeko, ukimen pantailarik nahi ez dutenentzat, iPod Classic delakoa iragarri dute: betiko iPod gurpildun handia, orain baino disko edukiera handiagoarekin (160 Giga arteko aukerak daude!), eta oraingoak baino are meheagoak…
Ba al dakizue nola jartzen diren blogari yankiek erabiltzen dituzten “wishlist” horiek?
Eguneratuta dago espainiako gunea. 8GBtakoa 289 euro eta 16GBtakoa 389 euro.
Benetan?!? Joer, ba ez dira prezio txarrak!