Trepetak

Beste jostailu bat: Freedom Universal Keyboard

Simyora pasatzeko arrazoi nagusietako bat internet mugikor merkea izatea zen, batez ere moblogging edo bogintza ibiltariarekin esperimentatu ahal izateko. Horretarako gailu egokia ere eskuratuta, deitaletxo bat falta zen bakarrik: idazteko lana erraztuko zidan teklatua. Pantailako tekaltu birtualak ez dira batere onak ganorazko testuak idazteko

Proportaren paketea, te poltsatxoa eta guzti

Bila eta bila ibili ostean, Freedom Universal Keyboard delako gailua aurkitu dut Proporta denda elektroniko ingelesean. Aspalditik naiz euren bezeroa, eta oso ondo tratatu naute azken urteotan, horregatik jo dut haiengana. Eskaria joan den asteko asteazkenean-edo egin, eta gaur bertan jaso dut paketea: gutunazal handi-handi bat, eta haren barruan faktura, eskatutako gailua eta, beti bezala, te poltsatxo bat (ingelestasunaren adierazgarri, edo). Detaile tontoa da tearena, baina ez dakit, ukitu atsegina ematen dio bidalketari, ezta?

Enpin, goazen harira: Bluetooth bidezko teklatua de Freedom Universal hau, mahaigaineko Windows eta Macekin ez ezik, sakelako gailuekin ere bateragarria dena. Hala, Windows Mobile OS, Palm, Symbian zein BlackBerry gailuekin erabil daiteke, beharrezko driverrak instalatu eta aktibatu ondoren.

Beste jostailu bat: Freedom Universal Keyboard 1 - teknopata.eus

Aktibatu bai, ondo irakurri duzu. Ulertu ezin ditudan arrazoiengatik, teklatu hau sakelako gailuetan erabiltzeko driverrak serie zenbaki moduko bat eskatzen dute funtzionatzeko. Instalatzeko gida arinak pegata pare bat dakartza atzeko partean, eta bakoitzak aukera ematen du driverra gailu eramangarri bakar batean erabiltzeko. Kode gehiago behar izanez gero, fabrikanteekin zuzenean harremanetan jarri beharra dago. Erridikulu (eta korapilatsu) samarra. Beharbada, hori izan da teklatu honi aurkitu diodan alderik txarrena, eta bizarroena, bide batez.

Beste alde txar bat ere aipatu beharra dago: neure makinarekin behintzat, tekla batzuk txarto ‘mapeatuta’ daude: esate baterako, [/] teklari sakatzean, karakterea agertzen da pantailan. [;] sakatuz gero, , agertzen da… eta horrela letretatik eskumatara dauden tekla guztiekin. Macintoshean probatu dudanean, ordea, tekla guztiak ondo dabiltza, eta beraz pentsatzekoa da driverraren arazo bat dela. Soportekoei idatzi diet, ea erantzuten duten…

Teklatu osoaFallotxo horiek kenduta, teklatua ondo dago: txikia eta arina da, PDAri eusteko euskarri bitxi samarra dakar integratuta, ez da oso zaila konfiguratzen (driverra aktibatzeko egin beharreko malabarismoak alde batera utzita)… eta seguru moblogginga egiteko oso tresna erabilgarria dela. Kontatuko dizuet kaña gehiago ematen diodanean.

Ah! Ahaztu aurretik, baten bat erosteko gogoekin badabil, CORRELAVOZ deskontu kodea erabil dezake Proportaren dendan %10eko deskontua lortzeko hardwarean, eta %20koa softwarean. Ez da asko, baina tira…

2 iruzkin
  • ibon
    ibon
    2008(e)ko uztailak 18 at 09:35

    Tekla zapaltzerakoan albokoa agertzea, mahaigaineko zein eramangarriarekin gertatzen zait noizean behin ta ordenagailua berabiarazten konpondu zait gehienetan. Bigarren aukerarik eman al diozu, badaezpada?

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko uztailak 18 at 10:28

    Aupa Ibon

    Eskerrik asko sujerentziagatik, baina ez, horrela ere ez dabil ondo: ez PDAri reset bat eginda, ez driverrak eskaintzen dituen ‘layout’ ezberdinak erabiliz, ez PDAren nazioarteko ezarpenak aldatuta… Eta txarrena, noski, “Freddom Input” fabrikatzailearen sostengu taldeak ez didala ezer esaten… atzo dena bere paketean sartu eta atzera bidaltzekotan izna nintzen.

    Dena den, bart gauean konpondu nuela uste dut. Beste post batean kontatuko dut nola, besteren batentzako erabilgarria izan liteke eta.

    Eskerrik asko berriro ere!

    Reply
  • […] ez izatea… baina gehien izorratzen nauena lehengo telefonoarekin jo & su erabiltzen nuen teklatu tolesgarria erabili ezinik egotea da. Oso-oso-oso-oso erabilgarria da hamaika lantxo diferente egin behar […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.