Bestelako izaera

Azken aldaketa: 03-05-24

Esperientzia argigarria izan nuen aurrekoan. Aurreko batean lagun batekin geratu kafetxo bat hartzeko eta, haren zai nengoela, herriko hautagai socializtak agertu ziren larrosak banatzen, megafonia ezin ozenago. Laguna nahiko inpuntuala denez, memoriaz ikasi nuen azkenean euren leloa. Eta ezetz jakin? Ez dute gobernatu nahi! Ez hemen behintzat! Edo ez hemengo guztiak behintzat. Leloan bertan esaten dutenez, beste gobernatu nahi dute.

Hementxe ikus daitekeenez, Bestelako izaera dutela aldarrikatu dute sozialistek kanpaina honetan. Eta, jarraian euren helburua beste gobernatzeko era diote harro asko. Zinez bestelakoak dira hauek, gero! Izan ere, ez dute gobernatzeko bestelako era bat proposatzen, ez, baizik eta beste (eta ez gu, ulertu beharko dugu, ezta) gobernatzeko era... nora joan nahi dute hauek, bada, gobernatzera?

  

03/11/30
Bilboko ZINEBI euskara bultzatzen.

04/01/26
Mac OS X Euskaraz ETB-n

03/11/26
Gure Karlos jolasten eta enredando ibiltzen omen da Legebiltzarrean.

03/10/24
Berrikuntza gehiago Mac OS X Euskaraz atalean. Oraingoan Aurrebistari heldu zaio txanda!

03/10/19
Badakizu zer diren bizilide datuak? Geuk ere ez dugu oso argi.

03/10/19
Ordenagailu joko zaharrak gustuko? Hemen aurkituko duzu oso gomendio atsegina.

03/10/18
iTunes 4.1 atera berri da. Euskaraz erabili nahi baduzu, egin klik hemen.

03/09/03
Bilboko zezenzaleak ere euskaraz.

03/08/08
Safari nabigatzailea ere euskaratu dugu. Deskargatu orain!

03/07/21
Buber sarietarako aurkeztu gara. Eman botoa Hamaika Ikustekori!

03/05/30
Bizkaiko Foru Aldundiaren errenta aitorpen erraz-erraza.

03/05/22
Hauteskunde kanpaina bitxia bizitzen ari gara. Sozialistek beraiek ere oso gauza arraroak esaten dituzte.

03/05/01
Apple-k iTunes 4 atera , eta guk, ti-ta batean, euskaratu egin dugu.

03/04/30
EUROLAGUN programatxoaren Mac OS X-rako bertsioa prestatu dugu, aurrekoaren arazotxoak konpontzen dituena.

03/04/26
ATARIKO erabiltzen duzu? Ariketa berria jarri dugu deskargatzeko moduan.