Lanean! Barkatu eragozpenak

 

Atzera berriro

Nik?, Mac!

Macintosh 

Helbide interesgarriak | Mac OS 8 | Rhapsody euskaraz?

Claris Home Page programaz egina 

Claris Home Page


Garai hobeak ezagutu ditu Applek, bai, ados. Hala ere, bai Macintosha zein bera kontrolatzen duen sistema eragilea itzelak dira... Micro$ofteko Anai Handia den Bill Gatesek Appleri bere patenteak erabiltzeko baimenaren truke udan ordaindutako dirutza horren froga argia da... Micro$oftek du marketinga, baina Applek ideiak. 
Apple
Helbide interesgarriak 
Badakit momentuz oso gutxi direna, baina aizu, beste gauza batzuetan eman behar dut nire astia. Hala ere, beste helbide interesgarriren bat baduzu, bidali mezu bat! :) 

  • Apple Computer 
  • Zergaitik Macintosh? 
    • Why Mac? Hemen eskura ditzakezu Applek dohainik banatzen dituen hainbat material: ikerketa konparatiboak, kotxerako pegatinak... 


AppleZurrumurruak 

Rhapsody... euskaraz?

Zurrumurrua baino ez da, baina hot dago aukera. Apple Españako Guillermo Ruizek joan den azaroan azaldu zuenez, Apple Euskal Herriko Unibertsitateekin jarri da harremanetan bere sistema eragilearen hurrengo generazioa, Rhapsody ezizenez ezagutzen dena, euskaraz ere ateratzeko. Mac OS 8 Sistema aurkezteko Bilbon egin zen ekitaldian adierazitakoaren arabera, sistema euskaratzeak ez luke inbertsio handirik suposatuko, batez ere dirulaguntza publikoak lortuz gero. Hala ere, zaila omen da Appleren Estatu Batuetako buruak sistema eragilea halako hizkuntza batean ateratzeko beharra ikustaraztea. Ruizek azaldu zuenez, Micro$oftek berak ere utzi dio euskarazko softwarea ateratzeari. Generalitat eta bertako unibertsitateekin lortutako akordioari esker, gaur egun Mac OS sistemaren 7.5, 7.6 eta 8 bertsioak katalaneraz eskuratzea.