NacióDigital egunkariaren arabera, Googlek gaur bertan iragarriko du ofizialki Espainiako Google News zerbitzua abenduaren 16an itxiko duela, Jabego Intelektuala eta AEDE kanonaren aurkako protesta gisa.
kanona
Espainiako Legebiltzarreko Kultura Batzordeak Jabetza Intelektualaren Legearen erreforma onartu du, osoko bilkuratik pasatu gabe. Besteak beste, hedabide handien loturak jartzeagatik ordaindu beharko den AEDE tasa sortu du erreformak.
Ezustekorik ezean, Espainiako Gobernuak "AEDE kanona" ezarriko du laster: aurrerantzean, egunkarien edukiarekiko lotura bakoitzeko kobratu ahal izango digute, egunkariak nahi ala nahi ez.
Ostegunero bezala, gaurkoan (atzokoan) ere egin didate tartetxoa Bilbo Hiria Irratiko lagunek. Aspaldi ez bezala, Isabel Isazelaia izan dut gaur solaskide, Xabier Monasterioren ordez. Gaiei dagokienez, hauek aipatu ditugu, nola