Azken aldaketa: 05-04-27

Kontuz Tigrearekin!

Egin ditugun probetan ikusi dugunez, Mac OS X 10.4 'Tiger' bertsioa ez dabil 10.3 bertsioarentzako euskaraketekin. Sistema berria zaharraren gainean instalatu nahi baduzu, lehenengo eta behin euskarazko itzulpena desgaitu behar duzu. Horretarako, nahikoa da Sistema Ezarpenetako Nazioarteko atalera jo eta euskara hizkuntza zerrendatik kentzea. Ez instalatu sistema berria aurretik hori egin gabe!

Behin euskaraketa desgaituta, alferrik da euskarazko artxiboak zure ordenagailuan mantentzea. Euskara (eta erabiliko ez dituzun beste hizkuntzak ere) ezabatzeko, tresna hau oso lagungarri suerta daiteke.

Deskargak

Sistema bera euskaratzerik ez badago, Mac OS Xekin batera erabiltzeko moduan dagoen soft librearekin behintzat hasiko gara. (Bai, bai, programak konpultsiboki euskaratzera bultzatzen gaituen gaixotasun arraro bat dugu, zer egingo diogu bada!

Hasteko, horra aplikazio txiki pare bat euskaratzeko baliabideak:

WireTap
Sistemaren soinuak grabatzeko utilitatea.
Euskaratzeko alproja. (?)
YuBurner 0.6.2
CDak grabatzeko doako aplikazioa.
Euskaratzeko alproja. (?)
GoBan
Go joko adiktiboa.
Euskaratzeko alproja. (?)

Bizi gara, bizi

Bai, bai, badakigu web orria erabat ahaztu dugula ematen duela. Egia da kasu handirik ez diogula egiten, baina guztiz ahaztuta ere ez dago. Adibidez, oraingo honetan, txaukos-ek Valentziatik bidali digun beste alproja bat jarri dugu deskargatzeko. Oraingo honek zure Mac-ek egiten dituen zarata guztiak (haizagailuena izan ezik) grabatzeko erabil daitekeen programa euskaratuko du.

Mac OS X Euskaraz ETBn

ETBko Joseba Iriondo maczale amorratua da antza, eta sutan jarri zen Mac OS X Euskarazen gaineko debekuaren berri izatean. Elkarrizketa egin eta Bertatik Bertara saioan eman zuten urtarrilaren 28an.

ı Jaitsi bideoa! ı (7Mb inguru)


Akabo Mac OS X Euskaraz

2003ko azaroaren 13an jasotako email baten bitartez, Apple-k debekatu egin digu Mac OS X Euskarazen artxiboak banatzea. Egoera azaltzen eta konpontzen saiatzen ari gara, baina momentuz webetik kendu behar izan ditugu Appleren softwarearekin lotutako artxibo guztiak.

Appleren copyright sailaren arabera "onartu eta ulertzen" dute lan handia egin dela Mac OS X-en euskarazko artxiboak sortzeko, eta "bihotz-bihotzez eskertzen dute" haien teknologiarekiko interesa. Hala ere, diotenez, une honetan lanean ari dira "itzultzaile komunitatearekin" batera elkarlanean aritzeko formulen bila, eta bukatu arte ezin dute baimendu haiek errebisatu gabeko itzulpenik. Esan digutenez, 2004. urteko erdialderako amaitu nahi dute elkarlanerako bide hori. Bitartean, ez dugu baimenik artxiborik banatzeko, eta beraz, bitartean ez dago Mac OS X Euskaraz erabiltzerik. Izan pazientzia!


Mac OS X en català

Katalunian sinadura bilketa egiten dabiltza Mac OS X katalanez ere egon dadin. Eskaera ofiziala egin nahi dute, eta horretarako, 1.000 sinadura bildu nahi dituzte edo, hoeto esanda, Mac OS X katalanez ateraz gero 1.000 erabiltzaile behintzat erosiko luketela ziurtatzeko modua.

Eskaeraren webgunea (logikoa denez) katalanez dago oso-osorik, baina merezi du bisitatzea.