Mac OS X 10.2 (Jaguar) bertsioarekin hasita, Applek euskararako euskarria gehitu dio Mac OS X-ren sistema eleanitzari. Euskaratze ofizialik ez dago, baina ateak zabalik daude programak euskaratzen hasteko. Sistema klasikoan ez bezala, Mac OS X-ko programak euskaratzeko ez da haien jatorrizko kodea ukitu behar, eta beraz, ez dago arriskurik programak hondatzeko. Hamaika Ikustekon programak euskaratzen ikasten ari gara eta, ikasten dugun heinean, Mac OS Xrako programak euskaratzeko beharrezko fitxategiak gehituko ditugu hemen. On egin! ;) | ||||
|
||||
|
||||
|
Finder euskaraz 0.2betaHemen Finder euskaratzeko paketearen bigarren bertsioa. Aurreko bertsioan zeuden arazo estetikoak konpondu ditugu, eta hizkuntza arloko hainbat egokitzapen ere bai. Gainera, Sistema Ezarpenak kudeatzeko aplikazioa ere euskaratuta dago. Bertsio honekin batera, FEbb (FInder Euskaraz bertsio bilatzailea) ere eskuratuko duzu, bertsio berriak arinago eskuratzen lagunduko dizun programatxoa.Badakigu itzulpenak akatsak badituela, eta hobetu beharreko gauzak ere bai. Lagundu hobetzen aurkitzen dituzunak gure foroetan komentatuz! Instalazioa automatikoki egingo da Mac OS X-ren instalazio aplikazioa erabiliz. |
|||
|
||||
|
iTunes 4 euskarazMP3 musika eta CDak entzuteko programa ezaguna, orain euskaraz. Programaren 4.0 bertsio behar duzu itzulpenak arazorik eman ez dezan. Ez erabili bertsio zaharragoekin!
|
|||
|
||||
|