02-05-29

Txuuu-txuuuu...
Bilboko erdi-erdian zaude eta ez dakizu oso ondo nola heldu zure jomugara. Lasai ibili! RENFEko laguntxoek berehala argituko dizute non kokatua "sauden" behintzat!

Tira, hobe estatuko enpresak alde batera utzi eta metroa erabiltzea gure bidaietarako. Bertako enpresa da, azken finean, eta seguruenez kontu handiagoz zainduko dute euskara, ezta?. Tira, ikus dezagun zeintzuk diren metro bidaiarien eskubideak eta betebeharrak. Geltoki guztietan dagoen kartel honetan daude zerrendatuta.

Hara! Eskubide bat errepikatuta daukagu erabiltzaileok! Baina den-denok? Mmmmm... ikus dezagun...

Ez ba! Erabiltzaile erdaldunek ez dute eskubide errepikaturik, bi eskubide ezbrdin baizik! Konstituzionala ote da hori? Ez al gara guztiok berdinak legearen aurrean? Euskaldunok tontoagoak gara eta horregatik errepikatzen dizkigute gauzak? Auskalo!


Euskalbanner
Euskalbanner

© 2002 Hamaika Ikusteko