25 milioi azeri


Speadfirefox webgunean jakinarazi dutenez, otsailaren 15ean, kaleratu eta 100 egun geroago, Firefoxen 25.000.000 deskarga egin dira munduko txoko guztietatik.

Duela 100 egun baino ez zen jaio, eta dagoeneko 25.000.000tik gora dira Firefox erabiltzen dutenak. Microsoftek aurre egiteko taktikaren baten bila dabil, eta dagoeneko iragarrita dauka printzipioz hiltzat eman zuen Internet Explorerren 7.0 bertsio bat kaleratuko duela aurki.

Firefoxen gorakadak mesede egingo dio, zalantzarik gabe, software librearen hedapenari. Ez dira gutxi Firefox ikusita, Thunderbird posta programa probatzera ere animatu direnak. Ez da harritzekoa Microsoften produktuen kalitatea ikusita...


asteartea - 2005(e)ko otsailak 22 ยท 21:45
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us