Laneko arriskuen prebentzioa...


...gero eta kezka handiagoa omen dago laneko arriskuen prebentzioaren inguruan. Argi dago gauza gutxi direla munduan laneko istripu baten ondorioz elbarri edo hilik suertatzea baino tristeagoak. Eta oso ondo dago sindikatuek nagusiak presionatzea edozein lanpostutan hartu beharreko segurtasun neurri guztiak hartzeko...


Segurtasuna? Koldarren kontua!
...baina batzuetan harrigarria da langileok ere zer nolako ardura gutxirekin aritzen garen. Hara bestela bulego ondoan egiten ari diren lanetan duela egun batzuetatik hona nolako 'eskilarak' erabiltzen dituzten egiten ari diren teilatura igotzeko. Egunontan daukagun eguraldiarekin, hezi hori baino seguruagorik ez zuten, ez, topatuko! Halaxe gertatzen dira, gero, gertatzen direnak!

ostirala - 2006(e)ko abenduak 08 ยท 21:16
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us