Adi, Grissom!


ADN doako egunkariaren azaroaren 2ko azalean irakur zitekeenez, Azkuna CSIren presidente berria izango da.


Azkuna, pistak aztertzen
Horra, bada, esklusiba: Grissom, Horatio eta enparauei lekua kendu eta CSIren talde bateko gidaritza hartu behar du bere gain On Iñakik. Ala ez? Zurrumurruen arabera, telesaioaren denboraldi berriak CSI: Abando-Indalecio Prieto izango du izena. Hamaika telebista taldeak gezurtatu egin du euskarazko bertsioa sortzeko harremanetan dabilenik. Hona telesaio berriaren irudia:

Azkuna, pistak aztertzen


osteguna - 2006(e)ko azaroak 09 · 20:51
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us