Bilbokoa naiz eta harro nago!


Horixe pentsatuko du baten batek Bilboko klinika batek metroan-eta jarri dituen iragarkiak ikusita...



Hona iragarki horietako bat: argazkiko gizonak 1.000 emakume baino gehiago ernaldu omen ditu. Ez, ez bilatu akatsik euskarara itzultzean. Kartelak esan nahi duena esaten du. Gizon hori, nonbait, Bilboko erreprodukzio klinika bateko doktorea da, eta 1.000 bikote baino gehiagori lagundu omen die haurdun gerateko arazoak konpontzen... Kanpainaren leloa, hala ere, ezin bilbotarragoa da, ezta? ;)

astelehena - 2006(e)ko martxoak 06 ยท 19:39
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us