Kreditu txartela argazkilari bati erakutsi eta ordubetera, zenbaki gorritan



Ez fidatu inorekin, gero Ondoko argazkian agertzen den neska Lathessa Vinette da, Katrina urakanaren biktimetako bat. France Press agentziako Santly Hondak egindako argazki horretan, Lathessak pozik erakusten du Gurutze Gorriak hainbat biktimari bidalitako 2.000 dolarreko kreditu txartela.


Akats larria, baina, kreditu txartela hain ardura gutxirekin erakustea! AFP-k argazkia argitaratu eta bi minutura, (bai, bai, bi minutura, 120 segundura), Lathessak deia jaso zuen MasterCardetik, zorretan zituen 65.237 dolarrak eskatuz. Denbora horretan, argazkia internet bitartez ikusitako hainbatek txartelaren zenbakia eta iraungitze data kopiatu eta, besteak beste, Ferrari bat eta eBay-n salgai zeuden hainbat eta hainbat artikulu erosteko erabili zuten.

France Pressek onartu egin du eurek ere akatsa egin zutela txartelean agertzen ziren datuetako batzuk behintzat ez ezkutatzeagatik.

Informazio gehiago (ingelesez) hemen.

asteartea - 2005(e)ko urriak 18 ยท 00:07
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us