Zibersexua ez da jadanik gizonezkoen kontua soilik


Helduentzako internet edukietan espezializatutako enpresa baten arduradunen arabera, helduentzako web orrien bisitari gehienak gizonezkoak dira oraindik, baina emakumezkoak ere ez dira gutxi, eta gero eta gehiagotan jotzen dute internetera eduki sexualen bila.



Enpresak interneten duen sexu-kontsultan, emakumeen eta gizonek galdera kopuru berbera egiten dute. Gizonek zakilaren tamainaren garrantziaz edo isurketa goiztiarrari buruz galdetzen duten bitartean, emakumeen galderarik ohikoenak gogo falta, sexu jokoak edota desleialtasunaren ingurukoak dira.

Aurreiritzi asko ere gezurtatu egiten ditu sareak: emakumeek gizonek bezain gustuko dute pornografia, enpresako sexologoaren arabera, eta, antza denez, zibersexuak zentzurik zorrotzenean (txat edo bideokonferentzia bitarteko sexu jokoak) arrakasta handia du emakumezko internauten artean, irudimenari eta sormenari paper garrantzitsua ematen baitie.

Albistea hemen irakurri dugu.

asteartea - 2005(e)ko urriak 04 ยท 23:46
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us