Katu hilak autoak elikatzeko


Alemaniatik dator notizia: Bild egunkariak argitaratu duenez, Kolonia hiriko Christian Koch injineruak biodiesela egiteko makina bat asmatu du. Bere izena KDV 500 da, eta ezaugarririk nabarmenena, erregaia sortzeko katu hilak eta zaborra erabiltzen dituela.


Logoa urrutitik
Kochek azaldu duenez, makinak behar duen lehengaiari hildako 20 katu gehituz gero, 50 bat litro biodiesel sor daitezke. "Neure autoa, diesel arrunt bat, makinatik ateratako erregaiarekin elikatzen dut, eta dagoeneko 107.000 km. egin ditut batere arazorik gabe".

Bere web orrian azaltzen duenez, Kochen makinak sortutako dieselaren litroko kostoa 23 zentimokoa da, petroliotik ateratakoaren bosten bat gutxi gorabehera.

Albisteak, hala ere, ezinegona sortu du hainbat sektoretan. Animaliak Babesteko Elkartetik esan dutenez "hilako animaliak erregaia egiteko erabiltzea legez kanpokoa da", eta, badaezpada, segimendu zorrotza egingo omen diote Kochen enpresari.


osteguna - 2005(e)ko irailak 15 ยท 14:00
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us