Mighty Mouse!?!




Gero eta gutxiago geratzen da Applek bere garaian aldarrikatzen zuen "Think Different" lelotik. Lehenengo, ordenagailua teklatutik pizteko aukera kendu zuten; gero, mac irribarretsuaren irudia desagartarazi zuten sistemaren abio pantailatik, gero PPC prozesagailuak alde batera utzi eta Intelera pasatuko direla iragarri zuten... eta orain, azkenik, hiru botoiko sagua aurkeztu dute. Nola ezberdinduko dira aurrerantzean Macintoshak ohiko PCetatik? Markan, sistema eragilean... eta beste ezertan ez.




Ba bai, hiru botoiko sagua atera du azkenik Applek, Mighty Mouse izenarekin. Gurpila izan beharrean, bolatxo bat dauka goiko aldean, orriak gora eta behera mugitzeaz gain, alboetara ere mugitzeko balio duena. Bozgorailua ere jarri omen diote (zer ikusi behar den mundu honetan!), mekanismo isilak egiten ez duen zarata entzun ahal izateko... ...eta sagu dirxosozkoaren truke eskatzen dituzten 55 euroak justifikatzeko, noski! Haririk gabeko bertsioa ateratzen dutenean, GPS bitartez funtzionatuko duela esan dute Jobsen morroiek...

Izena jartzeko orduan ere ez dira originalak izan. Mighty Mouse, izatez, txikitan telebistan ematen zuten "Super Ratón"en jatorrizko izena baita. Ez ahaztu superbitaminatzea eta mineralitzea! :P


asteartea - 2005(e)ko abuztuak 02 · 20:52
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us