astelehena - 2005(e)ko ekainak 06
Etorkizuneko Macintoshak Intel prozesagailuetan oinarrituko dira
Halaxe iragarri berri du Steve Jobsek berak WWDC
programatzaileentzako bilkuran. Appleren prentsa orrian ikus daiteke azalpen
ofiziala.
Berriak hotzikarak sortu dizkigu maczale askori: albisteak zaharkituta uzten ditu orain arteko Mac guztiak, mahaigainekoak zein portatilak. Pentstzekoa da behin modelo berri guztiak Intel prozesagailudnak direnean, Applek arin baztertuko duela PowerPC modeloetarako soportea. PPC eta Intel oinarriko Mac OS X bertsio diferente bi mantentzea ez baizaio errentagarri aterako. Are gehiago, Mac OS X Intelerako soilik ateraz gero, Applek ondotxo daki maczale asko eta askok makina berria erosteko ahalegina egingo duela, eta beraz, poltsikoak ederki beteko dituela...
...baldin eta honek Mac ordenagailuen amaiera ez badakar. Oraindik ez dago argi Applek Macintoshak egiten jarraitzeko asmorik duen ala aurrerantzean Mac OS X sistema garatzera baino ez den dedikatuko. Horrek min handia egingo lioke Longhorn ateratzeko arazo larriak dituen Microsofti, eta informatikaren aro baten amaiera ekar lezake.
Hori bai, Intelera mugitzeak dezente erraztuko du hackerren batek Mac OS X PC arruntetan zuzenean exekutatu ahal izateko bidea aurkitzea, ezta?
Etiketak: