Kontuz Tigrearekin!


Egin ditugun probetan ikusi dugunez, Mac OS X 10.4 'Tiger' bertsioa ez dabil 10.3 bertsioarentzako euskaraketekin.

Sistema berria zaharraren gainean instalatu nahi baduzu, lehenengo eta behin euskarazko itzulpena desgaitu behar duzu.
Horretarako, nahikoa da Sistema Ezarpenetako Nazioarteko atalera jo eta euskara hizkuntza zerrendatik kentzea. Ez instalatu sistema berria aurretik hori egin gabe!

Behin euskaraketa desgaituta, alferrik da euskarazko artxiboak zure ordenagailuan mantentzea. Euskara (eta erabiliko ez dituzun beste hizkuntzak ere) ezabatzeko, tresna hau oso lagungarri suerta daiteke.

asteazkena - 2005(e)ko apirilak 27 ยท 12:26
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us