Sony Ericsson telefonoak, katalanez



Joan Puigcercos
Generalitateko Gobernazio eta Administrazio Publikoko sailburuak, Joan Puigcercósek (argazkian), eta Sony-Ericsson multinazionalaren Espainiako zuzendariak, Raul Ortizek, hizarmen bat sinatu berri dute. Hitzartutakoaren arabera, multinazionalak Katalunian saltzen dituen segapotoek katalana izango dute aukeratzeko hizkuntzen artean.

2008ko abendura arte, multinazionala apurka-apurka joango da katalana eskuko telefono berri guztietan sartzen. Pantailako menuak ez ezik, segapotoen gidaliburuak eta gainontzeko dokumentazioa ere katalanez eskainiko dute Sony-Ericssonekoek. Trukean, Generalitateak 'babes intituzionala' eta hizkuntza aldeko laguntza eskainiko dio multinazionalari katalanaren zabalkundearekin lotutako ekimenetan.

Hemen (gazteleraz) irakur daitekeenez, Generalitateak antzeko akordioak ditu jadanik Nokia, Motorola, Grundig eta Alcatel telefono egileekin, eta Movistarm Vodafone, orange eta Yoigo zerbitzu emaleekin.

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailak, bitartean, Elebide zerbitzua sortu du.

EGUNERATZEA: Badirudi, nonbait, Eusko Legebiltzarrak antzeko neurriak hartzeko eskatu diola Jaurlaritzari.

asteartea - 2007(e)ko martxoak 27 · 21:45
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us