KDE: %100 euskaraz!


Euskalgnukoek iragarri dutenez, GNU/Linuxeko KDE mahaigaina oso-osorik dago euskaraz jadanik.

Euskaraketa urriaren 15ean amaitu zuten, eta hemen ikus daitekeenez, euskarazkoa KDEren bnazioarteko bertsioen 5. postuan dago, alemanierazkoa edota frantsesezkoaren aurretik. Lana ez da makala izan, 85.000 esalditik gora euskaratu behar izan baitira.

Beste ezer gutxi esan daiteke, egia esan. Gure aldetik zorionak eta eskerra eman nahi dizkiegu KDE euskaratzeko proiektuan parte hartu duten guztiei, eta linux erabiltzaileei, berriz, KDE euskaraz erabiltzera animatu nahi ditugu. Horretarako azalpenak hemen aurkituko dituzue.

asteazkena - 2005(e)ko azaroak 02 ยท 00:53
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us