Apple eta Palm-en jostailu berriak


Horixe ba, Applek eta Palmek gaurko eguna aprobetxatu dutela produktu berriak —ejem, edo ez hain berriak— aurkezteko. Hona laburpentxo bat...


Tungsten TX
PALM i dagokionez, bi dira aurkeztutako produktu berriak, biak ere aski ezagunak duela hainbat astetatik hona ohiko zurrumurruen bidez:

• Tungsten TX izenekoa Tungsten T5ren oso antzekoa da, baina WiFi konexioa ere badauka. Trukean, inork ez du ulertzen zergatik, memoriaren erdia kendui diote, 128 Mb-rekin utziz. Polita behintzat bada!
• Zire 22-k berriz, oinarrizko funtzioak besterik behar ez dituztenentzako oinarrizko gailua da, zuri-zuria, iPod baten oso antzekoa. EEBBetan 99 dolarretan salduko duten arren, bertan erosi nahi izanez gero 119 euro kobratuko dizkigute. Trukea kalkulatzkeo makina ez dabil oso ondo, eh?

iMac berria-edo
APPLE k bonbo handia eman dio egunotan gaurko aurkezpenari, azkenean ezer ikusgarriegirik ez ateratzeko:

• iMac G5 berria, pantailan bideokonferentziarako kamera daukana, eta urrutiko mando baten bidez media center gisa erabil daitekeena. Gainera audio-irteera optikoa ere jarri diote, 5.1 Home Cinema sistemetara konektatu ahal izateko.
• iPod berria, lehengoa baino txikixeagoa, pantaila zertxobait handiagoa duena, eta bideoak erreproduzitzeko aukera ematen duena. iMac berriaren urrutiko mando berberarekin maneia daiteke bideoak telebistan ikusi ahal izateko. Hori bai, oraindik ez dago argi zein bideo formatu onartzen duen.
• Dena den, bideoak nahi dituztenentzat, iTunes 6 'berriak' Appleren Musika Dendan bideoklipak erosteko aukera ematen du.

And that's all, folks! Berrikuntza handirik ez, bistan denez! :/

asteazkena - 2005(e)ko urriak 12 · 22:59
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us