ACPC elkarteko lagunek gonbidatuta, TOKIKOMeko lankide batzuk azaroaren 14an Bartzelonan izan ginen, Dia de la Premsa Comarcal ekitaldian parte hartzen, estatuko beste zenbait toki komunikabide elkarterekin batera. Egun trinko samarra izan zen: goizean adimen artifizialaren inguruko esperientzia, aholku eta gogoetak, eta arratsaldean berriz, hainbat toki komunikabide eta elkarteren esperientzia praktikoak.

Gure kasuan, ACPCkoek eskatu ziguten TOKIKOMek azken urtean Fedibertsoaren bueltan egindako pausuak azaltzeko. Niri tokatu zitzaidan azalpenak ematea, gaztelera batuaz tamalez, arratsaldeko azken hitzaldian eta modu atropellatu samarrean, aurreko hizlari guztiak luzatu eta gure txanda hasi zenerako jardunaldiak bukatua behar zuelako! Ahal nuena egin nuen nerbioei eta presari aurre eginda, eta kurba guztietan derrapatuz. Hala ere, eta beharbada norbaitentzat baliagarri izango delakoan, hemen bideoa.




