Tut honi erantzunez ;)
- Instalatu ActivityPub plugina. Horrek ActivityPub protokoloa erantsiko dio zure blogari eta, praktikan, fedibertsoko beste instantzia bat bilakatuko du, Mastodonekin zein fedibertsoko beste edozein sarerekin zuzenean komunikatzeko ahalmena emanez.
- Egin oinarrizko konfigurazioa: aukeratu zure blogak fedibertsoan erabiltzaile bakar bat edo bat baino gehiago izan behar duen, profil orriak editatu, erabaki zer bidalketa mota federatuko diren eta zeintzuk ez…

- Zalantzarik baduzu, begiratu dokumentazioa edo jo zuzenean pluginaren soporte orrira. Garatzaileak, eta batez ere Matias @pfefferle, super atseginak dira eta beti daude laguntzeko prest.
- Dena martxan duzunean, idatzi post berri bat zure blogean, eta gehitu ‘Federated Reply’ motako bloke bat*. Bloke horren konfigurazioan, sartu erantzun nahi diozun tutaren URLa. Bloke hori nahi duzun posizioan jar dezakezu zure blogeko sarreraren barruan.

- Ez horregatik!
(*) Bada modu alternatibo eta azkarrago bat ere, zure lastermarketan javascript txiki bat gordez, baina orain ez dut topatzen nondik sortzen den javascript hori!





@txo_elurmaluta @teknopata modu zuzenagoa da lastermarketarako javascript horrekin. Lehen bazegoen konfigurazioan kodea laster marketara zuzenean arrastatzeko aukera. Nire kasuan hau da, imaginatzen dut aldaketa txiki batzuekin edozeini balio ahal diola:
javascript:(()=>{window.open('https://teknopata.eus/wp-admin/post-new.php?in_reply_to='+encodeURIComponent(window.location.href));})();
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
@txo_elurmaluta @teknopata kode hori baldin baduzu lastermarka batean, prozedura da:
ireki nabegadorean erantzun nahi diozun mezua
sakatu laster marka horri
wordpreseeko interfazea zabalduko da, post berri batekin, erantzuteko bloke hori zuzenean txertatuta daramala
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
@txo_elurmaluta 💪 @teknopata
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
@txo_elurmaluta @teknopata Ta gainera elkarrizkekat guztia blogean ere gordeta geratzen da 😍
https://teknopata.eus/2025/10/nola-erantzun-wordpress-mastodon-activitypub/#comments
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
@txo_elurmaluta @teknopata bo, banoa txakurra ateratzera, bestela burutik behera egingo dit txiza, literalki! XD
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
@txo_elurmaluta @teknopata ez dut uste eh? Ikusi dudanagatik, federaziotik datozen erantzunak wordoresseko erantzunen sisteman kopiatu egiten dira.
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
@txo_elurmaluta @teknopata ah bueno, bidalketekin eurekin igual beste kontu bat da 🤔
@joxe @txo_elurmaluta @teknopata ni hemen apunteak hartzen 😂😂😂
@koldotxu @txo_elurmaluta @teknopata :awesome:
@koldotxu @txo_elurmaluta @teknopata ai, ikusten naiz tiktoken tutoriala egiten. HOLA CHICOS!
@joxe @txo_elurmaluta @teknopata 😂😂😂😂😂
@joxe @koldotxu @txo_elurmaluta @teknopata https://www.youtube.com/watch?v=JwU7SF0i0Ws
@txo_elurmaluta @teknopata pentsatzen nabil: pluginak bloga federatzen duenez…
1) blogetik idatzitako sarrerak ez dira desagertuko, ez bada bloga konfiguratuta duzula sarrerak ezabatzeko.
2) mastodonetik blogera idatzitako erantzunak Mastodonetik desagertu litezke, baina esango nuke blogeko erantzunen datubasean kopiatuta geratzen direla
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile