Erresuma batuko The Guardian egunkariak argitaratu duenez, Metak bere marka guztiak hautsi ditu berriz, hainbat gurasok Instagramen argitaratutako adin txikiko alaben argazkiak erabili dituenean adin nagusiko gizonezkoei zuzendutako iragarkietan, Threads zerbitzura erakartzeko amu gisa.
37 urteko gizonezko erabiltzaile batek salatu duenez, azken egunetan 13-15 urteko eskola uniformeaz jantzitako neskatoen argazkiak hasi zaizkio agertzen Instagrameko jarioan, aurpegiak eta sarritan izen-abizenak ere agerian, ‘Threads eskuratzeko’ aholkatzen zuten mezuetan. Mezuak ‘nahita probokatzaileak’ ziren eta kutsu sexualizatu argia zuten. Lekukoak azaldu du gainera argazki guztienak neskenak zirela eta inongo momentutan ez zaiola agertu mutikoen gisa bereko argazkirik.
The Guardianek kontatzen duenez, kasu guztietan argazkiak gurasoek eurek argitaratutako mezuetatik aterata zeuden. Hainbat gurasok kontatu dutenez, jatorrizko bidalketen asmoa umeen eskolarako buelta irudikatzea zen, ez besterik.
Metaren arauen barruan
Metak azaldu du hala dela, kasu guztietan helduek publikoki partekatutako argazkiak erabili dituztela, euren ‘gomendio tresnak’ erabilita, eta gehitu du erabiltzaileek badutela aukera adierazteko euren bidalketa publikoak gomendioetan agertu daitezkeen ala ez. Horri gehitu dio, nola ez, erabilitako edukiek ‘euren gidalerro guztiak’ betetzen dituztela.
Erresuma Batuko umeen eskubide digitalen aldeko elkarteek salatu dutenez, jokaera honek ‘minimo historiko berria’ suposatzen du Metaren etika faltaren historialean, eta argi uzten du, berriz ere, multinazionalak etekinak lehenesten dituela segurtasunaren gainetik.
Argazki nagusia: Spring on Bloor. cc-by-nc Eric Parker @Flickr




@teknopata proba
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
@teknopata beste proba bat
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
@teknopata epa
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
@teknopata Froga 21:17
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
Ah, ta orduan, blogetik erantzunez gero…
@teknopata 21:27
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
Mila esker! Aber zenbat irauten duen martxan oraingoan! XD
Zurekin ez! AIbadios :_) Adimen Artifiziala izango da, bakarrik entzuten du komeni zaiona! XD
@teknopata Meta=kk
Remote Reply
Original Comment URL
Your Profile
Orain bai! Mila esker! 😘
(Ta Meta=KK orain eta beti!)
[…] jakin genuen nola ibili den Meta bere erabiltzaileek igotako eskola umeen argazkiak erabiltzen gizonezkoak Threadsera erakartzeko amu sexu…. Atzo bertan irakurri nuen beste hau, oso argi azalduz nola, hedabideentzat, aspaldi amaitu ziren […]