BlogosferaNabarmenak

Futbolaren ondoriozko internet blokeoen iragarpena, 2025eko martxoak 14-16

Zerbitzu publikoko abisua. La Ligak internet blokeatzeko aukeren pronostikoa, aurreikusita dauden Ligako futbol partiden arabera.
Leo Bassi - Liga Antifutbol

Gure mugimendu, ongizate eta informazio askatasunen gainetik bizi den futbolkrazia batean bizi garenez, esango nuke futboleko erakunde handiek egin lezaketen gutxienekoa dela, eguraldiarekin egiten den bezala, mugikortasun eta konektagarritasun askatasunaren murrizketen iragarpen publikoak egitea, zeren, oh sorpresa, denok ez baikara futbolzaleak, eta ez baitugu zertan jakin noiz dagoen futbol partida bat eta noiz ez. Badirudi La Ligaren estrategi berri eta magnanimoa dela blokeoak mugatzea oihartzun handiko partidak jokatzen diren ordu tarteei soilik.

Baina tira, hemen lehenengoa lehenengo: axola duena futboleko jauntxoen poltsikoak betetzea da, eta ez jendea libreki mugitu edo informatu ahal izatea. Oraingoz, eta atzokoan Txo! eta Urtzai rekin Mastodonen izandako elkarrizketari jarraituz, neuk ekarriko dizuet asteburuko iragarpena, ComputerHoy webgunean irakurritakoaren arabera. Eta taula eskuz erauzi dut, e? Ez diot eskatu ChatGPTri berak egiteko.

2025/03/14ko asteburuko blokeo arriskua partidaka

EgunaOrduaPartidaBlokeo aukera
2025/03/1421:00Las Palmas – AlavesBaxua
2025/03/1514:00Valladolid – Celta de VigoBaxua
2025/03/1516:15Mallorca – EspanyolBaxua
2025/03/1518:30VIllareal – Real Madrid Altua
2025/03/1521:00Girona – ValenciaBaxua
2025/03/1614:00Leganes – BetisBaxua
2025/03/1616:15Sevilla – AthleticBaxua
2025/03/1618:30Osasuna – GetafeBaxua
2025/03/1618:30Rayo Vallecano – Real SociedadBaxua
2025/03/1621:00At. Madrid – FC Barcelona Oso altua

Hortxe ba, jaso ahal izan dudan informazioa. Ah! Eta VPNak erabiltzen dituzuenok, ez irribarre gehiegi egin. Dirudienez futbol askatasuna defendatzeko borrokan, VPNak dira, hain zuzen ere, La Ligaren hurrengo jomuga

Ai, non geratuko zen Leo Bassiren Liga Antifútbol egitasmo hura!!! 🙄

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.