BlogosferaKomunikazioa

X uzteari buruzko elkarrizketa Radio Euskadin. Zer espero nuen vs. zer jaso dudan.

X/Twitter uzteari buruzko elkarrizketa egin didate Radio Euskadin
X uzteari buruzko elkarrizketa Radio Euskadin. Zer espero nuen vs. zer jaso dudan. 7 - teknopata.eus

Ai, gaur beste esperientzia lazgarri horietako bat izan dut EiTB taldeko irratiekin. Oraingo honetan Radio Euskadirekin izan da. Hango lankide Esther Aizpuruak mezu bat bidali zidan joan den astean, goizeko magazinean, Boulevard saioan, tartetxo bat eskaini nahi ziotela Xtik ateratzeko temari. Elkarrizketatuko zutela Xn geratzea erabaki duen Gervasio Sanchez kazetaria, eta kontraparte moduan ni neu, ateratzeko arrazoien alde.

Zalantzak izan nituen hasieran. Gai honen inguruan gazteleraz azalpen konplexuak emateko gai edo kaudimen minimo batez eztabaidatzeko gai izango ote nintzen… Baina Estherrek primeran tratatu nau denbora guztian, eta azkenean baietza eman diot.

Atzo, tartea egitearen bezperan, Estherrek telefonoz deitu eta elkarrizketa luze, pausatu eta mamitsua izan genuen gaiaz. Alde egiteko arrazoiak, hedabideek duten problematika, fedibertsoaren inguruko azalpen orokor batzuk… Entzuteko eta ikasteko gogoz sumatu nuen Esther, eta horrek denak eraman ninduen gaurko espektatibak oso altu jartzera. Eta bueno… emaitzak zalantzak utzi dizkit, egia esan. Zuei zer iruditzen?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.