Komunikazioa

Luigi Mangionek webgunea ireki du

Estatu Batuetatik datorren zabor guztiaren artean argi izpitxo bat. Luigi Mangioneren lehen adierazpen publikoa atxilotu zutenetik, babesa eta interesa eskertuz. Otsailaren 21ean du hurrengo hitzordua epaitegian.
Luigi Mangione, Instagrametik ateratako argazki batean
Luigi Mangionek webgunea ireki du 12 - teknopata.eus
Luigi Mangione 2024ko abenduaren 9an atxilotu zuten, hainbat egunez bila ibili ondoren. Argazkia: Pennsylvania State Police via Wikipedia

Gogoratzen Luigi Mangione, Estatu Batuetako United Healthcare aseguru etxeko presidentea, Brian Thompson, hiltzeaz akusatutako gaztea? Atzo, ostiralez, lehen adierazpen publikoa egin zuen atxilotu zutenetik. Jasotako babes eta galdera oldearen tamainak gaindituta, Mangioneren abokatu taldeak luigimangioneinfo.com webgunea sortu du, kasuaren inguruko informazioa hedatu eta laguntza eskaintzak bideratzeko.7

Mangionek adierazpen labur bat argitaratu du bertan, esanez harekiko babesak politika, arraza eta klase banaketak ere gainditu dituela.

Rolling Stone hedabideak dio harreman zuzena izan duela Mangioneren abokatu taldearekin, konfirmatzeko webgunea eurena dela benetan. Esan bezala, auziaren inguruko albisteak, abokatuen adierazpenak, diru-ekarpenak egiteko modua eta ohiko galderen atal bat ere baditu webguneak. Atal horretan, besteak beste, abokatuek eskatzen dute liburu gehiagorik ez bidaltzeko Mangioneri, espetxean bost baino ezin baititu izan aldi berean.

Uneotan, Mangione New York Hiriko Atxilotze Gune Metropolitarrean, epaitegitik noiz pasako zain. Hurrengo hitzordua otsailaren 21ean du, Rolling Stoneren arabera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.