Trump eta tekno-oligarka guztien lehengo eguneko sarrera triunfala ikusita, erabaki dut urgentea dela nire jarduera teknologikoetan aldaketa batzuk egitea. Lehenengoa, zuei ere eragiten dizuelako, blog honen hostinga Estatu Batuetatik Europara ekartzea. Horrela nire zein zuen informazio gutxiago geratuko da Trumpen kapritxoen menpe, eta blogak sortzen duen negozio papurrek Europako administrazioan sortuko dituzte zergak, eta ez Trumpenean.
Litekeena da datozen egunotan, migrazio prozesu teknikoa burutzen den bitartean, blogean sartzeko edo fedibertsotik jarraitzeko arazoak izatea. Barkatu eragozpenak, mesedez, abisatuko dizuet dena bukatzen denean.
Eskerrik asko pazientziagatik!