
Gorka Julio handia Euskadi Irratiko Baipasa saioan izan da, fedibertsoa, Mastodon eta #goazenlagunok ulertarazten saiatzen. Gauzak ondo eta argi azaltzeaz gain, bada kontu bat bereziki ondo egin duena, nire ustez: azalpenak ingeniaritza aldetik baino, alde ‘emozionaletik’ eman eta zabaldu, besteak beste, sare irekiak badirela sare sozialekiko ilusioa berreskuratzeko tresna bat. Sare komertzialek azken boladan murgilduta gaituzten etengabeko haserre, asperdura eta etsipenaren aldean, fedibertsoak besteekin komunikatzeko gogoa berpiztu diola dio eta, garai batean egiten genuen bezala, jendea desbirtualizatzekoa…

Beste norbaiti irakurri diot Mastodonen oso pozik dagoela, ematen diolako aukera ‘erantzuteagatik erantzuteko’ eta ez zaplastekoak emateko edo beste inoren ideia edo usteak ezeztatzeko. Komunikatzea komunikatzeagatik, elkarrizketaren plazeragatik.
Eta bai, hori ere ahaztuta geneukan ratingen, marka pertsonalaren eta engagementaren izenean.
Entzun Gorkarena jarraian, ea zer iruditzen zaizuen :-)
@teknopata @teketen en poztasun kutsakor hori🫰🏾
Bai! Aldi berean hain urrun beste zirkulu batzuetan sustatzen den derrigorrezko poztasun eta misterwonderfulismotik! 💪