BlogosferaTeknopataren ajeak

Bueltan gaude!

Pare bat orduko erorikoaren ostean, bloga bueltan da, AEBetatik Europara migratu ondoren.
Bueltan gaude! 7 - teknopata.eus

Bueno, ba ordu batzuetan erorita egonez gero, bloga bueltan dago berriz. Zuek kanpotik ez duzue aldaketa handirik sumatuko, baina gaurtik aurrera bloga mugitzeko behar diren artxibo eta abar guztiak Europan daude, Galizian, DinaHosting enpresaren zerbitzarian.

Orain arte DreamHost izeneko enpresa batean zeuden, Estatu Batuetan. Egia esan oso pozik nago 2007tik ona eman didaten zerbitzuarekin, baina gauzak Estatu Batuetan nola jartzen ari diren ikusita, uste dut komeni dela gure gauzatxo digitalak gugandik hurbilago izatea.

Google Analyticseko konexioa ere kendu dut. Total, ez dut apenas begiratzen, eta begiratzen dudan apur horren truke ez du merezi hemendik pasatzen zareten bakoitzean zuei buruzko informazioa oparitzea Googleri. WordPressek dakartzan estatistika sinpleekin eta Statcounter enpresa irlandarraren datuekin moldatuko naiz ondo.

Jarraituko dut oraindik pare bat egunez tripa guztiak ondo begiratu eta kendu daitezkeen zerbitzu edo gehigarri estatubatuar guztiak kentzen. Espero dut ezer ez apurtzea bidean! :)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.