Nahi nuena baino berandutxuago, baina hemen dator #ilgoropilakhorzehar zozketa! Lehengoan parte hartzaileon zenbakiak azaltzeko idatzi nuen sarreran ez dut batere protexta edo kexarik jaso, eta beraz, hauxe da zozketarako zenbakien behin betiko zerrenda:
Zenbakia | Parte hartzailea |
01 | @tessando |
02 | @desplazatua |
03 | @desplazatua |
04 | @protoeuskaldun |
05 | @protoeuskaldun |
06 | @josuig |
07 | @xabietxaniz |
08 | @aira_txe |
09 | @aira_txe |
10 | @anaisni |
11 | @anaisni |
12 | @ibonlm |
13 | @desplazatua |
14 | @desplazatua |
15 | @txargain |
16 | @txargain |
17 | @naroaelortza |
18 | @pernan |
19 | @tolarewein |
20 | @tolarewein |
21 | @iratiiciar |
22 | @ziharae |
23 | @gaizkaranguren |
Noiz eta nola izango da zozketa?
Ikasturtea alfertu samartuta hasi dudanez, ez daukat gogorik zozketa nik neuk egiteko, eta beraz, hor zehar diharduten erakunde ludopatengana joko dut horretarako.
Irabazlea, beraz, ONCEren eguneko zozketaren arabera erabakiko dugu, honela:
- Printzipioz, irabazlea izango da irailaren 30eko ONCEren zozketako irabazlearen azken bi zenbakiekin bat egiten duena.
- Zerrendan ez balego egun horretako ONCEren zozketarekin bat egiten duen zenbakirik, biharamuneko zozketaren arabera erabakiko da irabazlea… eta horrela gure zerrendan bat egiten duen zenbaki bat egon arte :)
Pues hori: mila esker parte hartu duzen guztioi eta zorte on! :-)