Bai ba, honezkero hamaika bider ikusiko zenuen albistea: Whatsappek aplikazio berria sortu du, ordenagailuetarako. Edo hobeto esanda: Facebookek -bera baita Whatsappen jabea- Whatsapp aplikazio berria sortu du ordenagailuetarako. Tira, “sort of”, ingelesez esaten den bezala.
Erran nahi baita, Whatsappeko ingeniariak ez direla asko nekatu delako aplikazioa sortzen. Web nabigatzaile bat hartu, web.whatsapp.com-era zuzenean joateko programatu, interfazeko elementu guztiak desagerrarazi eta to: hortxe zure aplikazioa. Webgune jakin batera baino konektatu ezin daitekeen nabigatzaile ‘preso’ bat.
Horregatik, nik neuk oraingoz behintzat gomendatzen dizuet Whatsapp mahaigaineko aplikazioa EZ erabiltzea: lekua okupatuko du zuen disko gogorretan, eta ez dizue ezelako ekarpenik egingo, funtzionalitate berbera lortu baitezakezue web.whatsapp.com webgunea bisitatuz normalean erabiltzen duzuen nabigatzailetik.
Dena den, gomendioak gomendio, beste kontu bat ekarri dit honek burura: sakelako sistema eragileen mundutxoan, eztabaida handia dago, etorkizuna dedikatutako aplikazioak ala web bidezkoak ote diren. Eta ematen zuen ordenagailu ‘handiak’ eztabaida horretatik libre zeudela oraingoz, baina panorama ikusita… iritsiko al da egun bat aplikazio guztiak urrutiko zerbitzari batetik exekutatzen diren web-aplikazioak izango direna? Horrek aukera eta arazo berriak ekarriko lituzke, garatzaile zein erabiltzaileontzat. Horrela boteprontoan:
Abantailak | Desabantailak | |
---|---|---|
Erabiltzaileentzat |
|
|
Garatzaileentzat |
|
|
Zer iruditzen? Ikusiko dugu nola desagertzen diren pixkanaka ordenagailuan exekutatzen diren aplikazioak, garatzaileen zerbitzarietan eta webgunearen bidez egikaritzen direnen mesedetan? Nahiago zenukete makina xumeagoak erabili ahal izatea, pribatutasunaren (beste) zati bati uko egitearen truke? Bota, bota!!!
RT @joxe: Whatsapp aplikazio berria? Ziur? https://t.co/SXtvvoO1Pg
RT @joxe: Whatsapp aplikazio berria? Ziur? https://t.co/SXtvvoO1Pg
RT @joxe: Whatsapp aplikazio berria? Ziur? https://t.co/SXtvvoO1Pg
Whatsappen aplikazio berria webgune jakin bat bisitatzen duen nabigatzaile bat baino ez da. Hori al da etorkizuna? https://t.co/fLDTd8Yzw9
Whatsapp aplikazio berria? Ziur? https://t.co/STy7Pukqty
Nik nahiago dut mahaigaineko aplikazioak. Gaur egun ekipo apalek ere edozein aplikazio ondo mugitzen dute eta konexiorik gabe erabili daitezke.