Apliak

kxo! Firefox

Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistemarako. Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefox berria erabiltzeko, tartean euskara.
kxo! Firefox 7 - teknopata.eus

Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntzen artean, aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera aurkitu dugu ezarpenetan.

Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan eta -sorpresa!- horietako bat zuk eta biok konpartitzen dugun euskara da.

image

Berriz ere,  besarkada handi-handia eta eskerrik beroenak zor dizkiegu Firefoxen euskarazko interfazea euskaraz mantentzeaz arduratzen den Librezale.org taldeko kideei. Aupa ekipo!

Beste berrikuntza batzuk ere badakartza Firefox 32k, tartean nabigazio historiala ezabatzeko botoia eta beste hainbat. Hori bai,  bertsio hau eta hemendik aurrerakoak ezin dira erabili Android 2.2rekin, ezta ARMv6 erako prozesagailua duten gailuekin.

Firefox: navegador web privado
Firefox: navegador web privado
Developer: Mozilla
Price: Free
2 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2014(e)ko irailak 2 at 20:02

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntz..…

    Reply
  • Julen
    Julen
    2014(e)ko irailak 3 at 19:48

    Argibide txiki bat: Androiderako Firefox betidanik egon da euskaraz baina euskara ez denez hizkuntza ofiziala sistema honetan, azken erabiltzailearengana iristeko oztopo teknikoak zeuden. Aldi berean, deskargatu beharreko paketearen tamainaren inguruko kezkak ere bazeuden: hizkuntza gehiago, paketeak pisu gehiago.

    Eguneraketa honekin oztopo horiek guztiak gainditu dira eta hizkuntzaren aukera sistemaren ezarpenetatik erabat bereizi da.

    Reply
    • joxe
      2014(e)ko irailak 4 at 10:37

      Epala Julen!

      Arrazoia bai, neu be Aurora erabiltzen ibili naiz orain arte eta fenomeno dabil, Firefox 20 irten zenean < a href="http://www.teknopata.net/2013/04/zuekin-firefox-20/">ekarri nituen hona hor zehar irakurritako azalpenak. Baina harez geroztik euskarazko APKaren URLa hainabt aldiz aldatu dute eta tira, erabiltzaile batzuentzat buelta larregi izan litezke. orain berriz ez dago aitzakiarik! :-)

      Mila esker argipenagatik, Julen, eta egindako lan guztiagatik! :-)

      Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.