Teknopataren ajeakTrepetak

Akapela: burua ere ‘adimentsuki’ babesteko

Zuekin, akapela: selfieak egin eta dsare sozialetan ibiltzeko balio duen jantzigarri ezin glamourosoagoa.
Akapela: burua ere 'adimentsuki' babesteko 7 - teknopata.eus

Esan dizuet bai, batzuk jo ta ke dabiltzala, 2015a gailu jantzigarrien urtea izan dadin borrokan, eta tira, non-nahi aurki ditzakegu adibideak azken egunotan. IFA azokan aurkeztu dituzten telefono eta bestelako osagarri ‘adimendunak’, Appleren erloju famatua

Telefono adimendunak, erlojuak, lepokoak… eraztunak ere ikusi ditugu egunotan, baina ondoko honek guztiz txundituta utzi nau. Ea zer deritzozuen zuek.

Uste dut euskaraz ‘akapela’ deitu geniezaiokeela. Acer enpresak aurkeztu duelako, London Fashion Week moda azokan, eta, finean, kapela bat delako. Kapela berezia, hori bai: selfie ezin itxurosoagoak egiten laguntzeko pentsatua, baita jantzita daramazun bitartean Facebook, Twitter edo zure blogik gogokoena irakurtzen jarraitzeko.

Eta gainera, udako eguzkitik zein euritik ere babesteko balio du, aldi berean glamour eta estilo ukitu ukaezina emanez. Zuekin, akapela:

akapela

Ez nabil, ez, txantxetan. Aberrazio hori benetan aurkeztu dute Londresen, eta Christian Cowan-Sanluis diseinatzailearen lana da. Acer Iconia A-1 840 tablet bat darama hegaletik zintzilik, eta bira osoa egin diezaioke buruari, nahi/behar den posizioan jarri eta argazki ezin txundigarriagoak egiteko. Ez, nik ere ez nuen haren izena ezagutzen, baina ez dut uste erraz ahaztuko zaidanik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.